XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Proposamenak aurkeztea:

Enpresa eskaintzaileen proposamenak Gipuzkoako Foru Diputazioko Gazteri eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Teknikoan nahiz Erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, 20 laneguneko epean, lehiaketarako deiari buruzko iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, eta epea amaitzen den eguneko 14:00ak arte.

Proposamenak aurkezteko azken eguna larunbatarekin tokatuko balitz, epea hurrengo laneguna arte luzatuko litzateke.

Lizitatzaileei eskatuko zaizkien agiriak:

Lehiatzaileek hiruna gutunazal aurkeztu behar dituzte.

Lehenengo gutunazalak, A gutunazalak, hain zuzen ere, ondorengo agiri administratiboak eduki behar ditu:

a) Lizitatzailearen nortasunaren egiaztagiriak.

Nortasuna honela egiaztatuko da:

- Lizitatzailea pertsona juridikoa baldin bada, sozietateak Merkataritza Erregistroan inskribatuta daukan eraketa eskritura, edo bestela, aldaketakoa, aurkeztuz

- Lizitatzailea pertsona naturala baldin bada, bere Nortasun Agiria, edo bestela, legez ordezkatzen duenarena, aurkeztuz.

Besteren izenean agertzen direnek edo proposamenak sinatzen dituztenek horretarako duten ahalorde nahikoa aurkeztu behar dute.

Pertsona juridikoak badira, ahalorde hori Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoela erakutsi behar dute.

b) Zinpeko aitorpena, Orriko I Eraskin gisa ageri den ereduaren araberakoa, non lizitatzaileak adieraziko duen ez dela aurkitzen Estatuaren Kontratuari buruzko Legeak 9. artikuluan aipatutako egoeretan.

c) Berariazko aitorpen erantzulea, II Eraskin gisa ageri den ereduaren araberakoa, non lehiatzaileak adieraziko duen egunean aurkitzen dela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen, esamolde hori Kontratazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak 23. artikuluan ematen dion adieran.

Goian aipatutako agiriak jatorrizkoen bidez edota Gazteri eta Kirol Departamentuko idazkari teknikoak legeztatutako kopien bidez aurkeztu behar dira.

Urriaren 14eko 223/86 Dekretuak, Euskadiko Autonomi Elkarteko Kontratuen eta Kontratisten Erregistroak onartzeari buruzkoak, arautzen duen Kontratisten Erregistroan inskribatuta dauden lizitatzaileek Erregistroaren ardura duen legelariak emandako ziurtagiria aurkez dezakete apartatu honetan eskatutako agirien ordez.

B gutunazalak ekonomi proposamena, III Eraskineko ereduaren araberakoa, eduki behar du.

Bidaia guztiak batera hartuta egin behar da lizitazioa, ez sortaka.

C gutunazalak, Erreferentziak izenekoak, honako agiri hauek eduki behar ditu:

- Enpresa lizitatzaileak lana egiteko dauzkan ibilgailuen zerrenda, haien ezaugarri teknikoak adieraziz (marka, modeloa, matrikula, eserleku kopurua eta abar).

- VD serieko garraio txartela, proposatzen den zerbitzua betetzeko nahikoa esparrua hartuko duena.

- IIT (Ibilgailuen Ikuskapen Teknikoa) txartelak, eskolako garraiorako probak gainditu dituztela egiaztatuko dutenak.

- Goian aipatutako ibilgailuen mugagabeko erantzunkizun zibileko aseguru polizak.

- Enpresa lizitatzaileak dauzkan langileen zerrenda (gidariak, mekanikariak eta abar), haien lan curriculuma adieraziz (titulazioa, esperientzia eta abar).